*Zazpi irabazleen lanetako lagina / ALEA
Oihaneder Euskararen Etxeak, ALEAk eta Gauekoak aisialdi-programak lehenengo aldiz elkarlanean antolatutako Oporklik! argazki-hizki lehiaketak harrera ona izan du. Irailaren 15era bitartean 84 lan jaso dira guztira, proposatutako lau kategoriatan: 26 gazteei zuzendutako bi ataletan eta 58 helduentzako bi kategorietan.
Epaimahaiak horietatik zazpi lan aukeratu ditu eta honako hauek izan dira irabazleak:
Hiru lan testuz lagundutako argazki sortetan banatu dira:
- Egia ezkutuak, Estibaliz Aguirre Lopez de Munain
- Hirian, Pero Lope
- Bidea egiten, Iñaki Sanchez Ciarrusta
Gainerako lauak argazki bakarreko kategorietan:
- Udan ere hemengoa balioetsi, Maria Furundarena
- Isladen edertasun ezkutua, Iñaki Diez Ozaeta
- Saskiaren begirada, Mitxel Elortza
- Unikornioa, Jitka Raskova
Oporklik! lehiaketa borobiltzeko lan sarituak erakusketa formatuan batuko dira: urriaren 27tik azaroaren 14ra bitartean, argazki sarituak ikusgai izango dira Oihaneder Euskararen Etxea – Montehermoso Kulturuneko Jovellanos aretoan. Argazki irabazleez gain, gainerako lanak ere ikusi ahal izango dira pantaila digitaletan.
Gainera, erakusketa ikustera hurbiltzen diren lagunek zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute. Zozketaren irabazleak sari eder bat eramango du: La Leze kobazuloko jaitsiera bi lagunentzat (Inguru Abenturak gidatuta) eta lau lagunentzako bisita eta ardo dastaketa Candido Besa upategian.