Geratzeko asmotan datorren Zurrunbiloa

2016-06-07 / oihaneder

ZurrunbiloZurrunbilo Euskal Arte Eszeniko Garaikideen Jaialdiaren lehen edizioa hartuko du Gasteizek ekainaren 13tik 19ra bitartean.

Parasite kolektiboak eta Baratza Aretoak antolatuta, urtero ospatzeko bokazioa duen jaialdi %100 euskalduna da Zurrunbilo. Jaialdiak sorkuntza garaikideari, bertako produkzioari eta berezko kulturari, elementu aglutinatzaile bezala, eman nahi dio lehentasuna. Programatutakoen artean, besteak beste, Ander Lipusek “aktorearen dantza mekanikoa eta poetikoa” izeneko tailerra emango du. Horrekin batera, sorkuntza prozesuan dauden lanen erakustaldiak, testu piezak, umorea, musika eta poesia antzeztua. Jaialdiak  egoitza ezberdinak izango ditu. Baratza aretoa espazio nagusia izanik Oihaneder Euskararen Etxean, Eszena-Arte Tailerrean (TAE) eta Gora Project Tabernan ere ikuskizunak egongo dira.

Zehazki bi dira Oihanederren antolatutako ikuskizunak. Batetik, ekainaren 15ean sortze-prozesu eta lan motzen erakustaldia egongo da. Bestetik ekainaren 17an Oh My God! antzerki taldeak “Zer duzu Amy?” antzezlana eskainiko du. Bi ikuskizunak doakoak izango dira.

*Informazio gehiago: hemen

Zurrunbilo_web