Eskilarapeko soinu indartsuak

2016-10-24 / oihaneder

Eskilarapeko_flyer A_sangre Eskilarapeko_flyer B_sangreEskilarapeko Soinuak du izena Oihanederren Euskararen Etxeko formatu txikiko kontzertuen zikloak. Iaz abiatutako ekimenak ibilbide luzeko zein hasi berri diren musikarien eskaintzaz gozatzeko aukera ematen digu Eskilarapeko atrioaren goxotasunean. Kontzertuak hilean behin izaten dira, hileko azken ostegunean zehazki 19:30ean.

Iaz Izaro, Petti, D’Capricho, Moby Dick eta Joseba B. Lenoir igaro ziren hemendik, besteak beste. Luxuzko gonbidatuak, 16/17 ikasturtekoak beste. Aurtengo ikasturtea Jon Gurrutxagarekin inauguratu genuen irailean. Urriaren 27an Jabier Muguruzaren txanda izango da, “Tonetti anaiak” izeneko bere azken diska (14.a dagoeneko) hurbiletik ezagutzeko eta sentitzeko aukera ezinhobea.  Azaroan Iparraldeko Lumi bikotearen bisita izango dugu da eta hauei Rafa Ruedak hartuko die lekukoa abenduan.

Hutsa taldearekin hasiko dugu urtea, ostean Jaio Kantaktrizek eta Dr. Sax-ek osatutako bikote potenteari heltzeko. Martxoa Etxeren hilabetea izango da eta apirila aldiz 22M2 taldearena (22 metro koadro). Josu Bergarak itxiko du ikasturtea maiatzean.