Bertatik bertara eta beti eskura!

2015-05-08 / oihaneder

Bertatik bertara eta beti eskura erakusketa  euskarazko toki komunikabideen mapa eskaintzera dator, proiektu txiki handi askoz osatutako mapa aberats eta anitza. Maiatzaren 8tik 31ra egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko 2. solairuko klaustroan.

Administrazioa, hezkuntza eta hedabideak zutabe funtsezkoak dira hizkuntza garapenean. Horiek horrela, 90. hamarkadatik aurrera hedatu eta loratutako toki komunikabideek urteetan egindako lana balorean jarri eta ezagutzera eman nahi du Oihaneder Euskararen Etxeak, Araban azken urteetan abiarazitako proiektuei (Hirinet, Aiaraldea.eus, Alea eta Halabedi Bi) arreta berezia eskainiz. Lehen aldia da toki komunikabideen erakusketa bat egiten dela.

Apalategi desberdinetan gertuko informazioa euskaraz eskaintzen duten aldizkariak daude ikusgai. Paperezkoaz gain, webgune, irrati eta telebista desberdinak ere ezagutzeko aukera dago bi pantailatan. Era berean, TOKIKOM, toki komunikabideen bateragunea, gertuagotik ezagutuko du bisitariak. Hain zuzen ere, eurekin elkarlanean osatu da erakusketa. Urko Aristi TOKIKOMeko lehendakariak azaldu bezala “euskararen normalizazioan ezinbesteko tresna dira komunikabideak oro har, eta tokikoak bereziki. Tokiko komunikabideak dira etxe askotan kontsumitzen diren bakarrak”. Egun 60 komunikabidek osatzen dute 26 bazkidek kudeatzen duten sarea. Guztien artean 200.000 irakurle eta 300.000 bisitatik gora dituzte. “Gure komunikabideek euskal hiztunon komunitatea sendotu eta trinkotzea dute jomugan, euskararen inguruan komunitatea eraiki” gehitu du Aristik.

bertatik bertara_bertso saioa 020Bertatik bertara eta beti eskura bertsotan inauguratu zen maiatzaren 8an. Euskarazko toki komunikabideetan eskarmentu handia duten Manex Agirre, Izar Mendiguren eta Ander Solozabal bertsolariek eman zioten ongietorria Marta Ugarteren gidaritzapean.

Ikusgai dauden toki komunikabideak: