Batera deialdiko epaimahaiak aukeratu ditu diruz lagunduko dituen hiru proposamenak

2021-01-18 / oihaneder

Maider Lasa (Loa, loa laguna) eta Eñaut Zubizarreta (Poliedro Vol.1) bakarka; eta Ane Nafarrete,  Jone Arriola, Uxue Botas , Itziar Otxoa, Aitor Goenaga, Mirena Nafarrate, Maialen Sorzabalbere, Maider Lazcano, Ainara Arriola, Biarritz Fernandezek osatutako taldea (Larrugorritan) dira Batera: kultur proiektuak elkarrekin deialdiko diru-laguntza jasotzeko aukeratuak izan diren gazteak.

Aukeraketa egiteko epaimahaia Gasteizko Udaleko Gazteria, Euskara eta Kultura zerbitzuetako teknikari banak eta Oihaneder Euskararen Etxeko zein Gauekoak programako arduradun banak osatu dute.

Aurkeztutako lan guztien artean epaimahaiak hiru proiektu hauek aukeratu ditu beren orijinaltasuna, euskarazko sorkuntzari egiten dioten ekarpena eta euskal jendartean sor dezakeen interesa dela-eta.

Aukeratutako proiektuak garatu ahal izateko hiru irabazleek Oihaneder-Gauekoak-en, Laboral Kutxareneta Vital Fundazioaren laguntza jasoko dute. Izan ere, crowfunding-a antolatzeko aholkularitza jasoko dute, baita kanpaina abiatzeko 2000 € ere bakoitzak.

Bederatzi proiektu aurkeztu dira aurtengo deialdira, bederatziak oso orijinalak eta ezberdinak: disko bat argitaratu, lehiaketa bat prestatu, Gazte txoko euskalduna sortu, Streaming plataforma bat martxan jarri, antzezlan bat prestatu, liburu baten itzulpena egin… eta denen artean aukeratuak izan diren: musikaren inguruko diska liburu bat prestatu eta argitaratu (Poliedro vol.1), gazteen inguruko serie baten lehen kapitulua grabatu (Larrugorritan) eta sexu lo-kanta disko bat sortu eta grabatu (Loa, Loa laguna).

Arabatik bertatik lau jaso dira eta Arabaz kanpotik bost. Beraz, deialdian iragarri bezala Gasteizko proiektu onenariLoa, loa laguna Oihaneder-Gauekoak antolatzaile bikoteak emango dio laguntza, Arabako proiektuari- Larrugorritan– Vital Fundazioak eta Euskal Herrikoari- Poliedro vol.1– Laboral Kutxak.

Hurrengo asteetan crowfunding kanpainak prestatuko dira, eta otsailean zehar abian jarriko. 40 egun izan dituzte beren proiektuarekiko atxikimenduak lortzeko.