Egin klik! oporretan, eta kontaiguzu non ibili zaren

2021-07-14 / oihaneder

Berrituta dator aurtengo udako argazki-hizki lehiaketa. Oihaneder Euskararen Etxeak antolatu izan duen Gasteiztarrak Arraun The World lehenengo eta iazko Arraun the Basque’s World lehiaketa, ALEA eta Gauekoak aisialdi-programarekin batera sustatu dute aurten. Oinarrian, halaber, asmo bera du OPORKLIK! lehiaketak: udan zehar egindako bidaien kontaketa irudi eta hitzen bidez azaltzea.

Euskal Herriko herritar orori zuzenduta dagoen lehiaketa honetan parte hartzeko epea uztailaren 15ean irekiko da eta irailaren 15era bitartean egongo da zabalik.

Aipatu berrikuntzez gain, lehiaketa adinaren araberako bi kategoriatan egongo da banatuta: 16 eta 30 urte artekoak, bata; eta 30 urtetik gorakoak, bestea. 

Parte hartzeko bi aukera

Parte hartzeari dagokionez ere, bi aukera daude: argazki bakarra eta euskarazko izenburua izango dituzten lanak aurkeztu ahalko dira; kasu honetan, ALEAren webgunean propio sortuko den atalean igo beharko dira irudiak eta atarian bertan egindako bozka herrikoiak erabakiko ditu onenak. Nahiago izanez gero, bost argazki eta azalpen testua ere bidlai daiteke; irudi sorta eta testuak antolatzaileen webgunetan estekatuta egongo den online formulariora igo beharko dira. 

Epaimahaiak Oihanederreko teknikari batek, Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolako irudi saileko irakasle batek eta Gauekoak eta ALEAko kide banak osatuko dute. Aukeraketa egiterakoan, honakoa hartuko dute kontuan: argazkien originaltasuna, kalitate artistikoa eta teknikoa; gaiarekiko lotura eta bidaiari buruzko azalpena. 

Epaia irailaren 24an jakinaraziko da. Lau sari eder emango dira parte hartze mota bakoitzeko; besteak beste, Azala eta Guikuri landetxeetan gau bateko egonaldia edo La Leze kobazuloko jaitsiera zozkatuko dira.

Saritutako lanekin, gainera, udazkenean argazki erakusketa egingo da Oihanederren, urriaren 27tik azaroaren 14ra.

Lehiaketa edo oinarriei buruzko edozein galdera argitzeko oihaneder@oihaneder.eus posta elektronikora jo dezakete interesatuek, edo 615 986 831 telefono zenbakira deitu.

Antolatzaileak: ALEA, Gauekoak aisialdi-programa eta Oihaneder Euskararen Etxea

Laguntzaileak: