Argazki eta hitz bidezko bidaia Marokora, Argentinara, Vietnamera eta Bielorrusiara

2019-10-10 / oihaneder

Gasteiztarrak Arraun The World 2019 udako argazki-hizki lehiaketan saritutako lanek Marokora, Argentinara, Vietnamera eta Bielorrusiara eramango gaituzte. Argazkiak urriaren 17tik azaroaren 3ra egongo dira ikusgai Oihaneder Euskararen Etxean. Horrekin batera, urriaren 21, 23, 27 eta 28an bidaia irabazleen aurkezpen publikoak egingo dira hiriko auzo desberdinetan.  Argazki erakusketa urriaren 17an inauguratuko da, 19:00etan.

Lehiaketara aurkeztutako 15 lanen artean lau saritu ditu epaimahaiak bi adin kategoriatan:

30 urtetik gorakoen artean Alicia Jiménez eta Diego Gómez-en “Hmong beltzak  eta Aitor Salazar-en “Memento bat Bielorrusian izeneko lanak saritu dira.

Gazteagoei dagokienez (18-30) Ania Fernandez de Ganboaren “Bidaia Argentinan”  eta Idoia Ugalderen “Kaosean ordena” izan dira epaimahaiak saritu dituen lanak.

Bakoitzak 250 €tan baloratutako asteburu pasa kulturala irabazi du;  Durangoko Euskal Liburu eta Diskoaren Azokan gastatzeko bonoa eta bi gautako egonaldia ondoko Garaiko landetxean.

Argazki-erakusketa eta aurkezpenak:

Saritutako lanen argazki-erakusketa urriaren 17an, ostegunarekin, inauguratuko da arratsaldeko  19:00etan. Azaroaren 3ra bitartean egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko Jovellanos aretoan.

Bertan lehiaketan saritutako lau argazki-sortetako seina argazki topatuko ditu bisitariak, eta Marokora, Argentinara, Vietnamera eta Bielorrusiara bidaiarazi. Argazki irabazleez gain, lehiaketara aurkeztutako beste irudi batzuk ikusteko aukera izango da, pantaila digital batzuen bitartez.

Era berean, lan sarituen aurkezpen publikoak egingo dira urrian zehar, hiriko auzo desberdinetan, arratsaldeko 19:00etan.

  • Urriak 21: “Bidaia Argentinan“- Ania Fernandez de Ganboa- ZABALGANA Gizarte Etxean (Zabalgana)
  • Urriak 23:“Hmong beltzak”- Alicia Jimenez eta Diego Gomez– KOXKA taberna (Salburua)
  • Urriak 27: “Memento bat Bielorrusian” -Aitor Salazar- ORIENT EXPRESS taberna (Txagorritxu)
  • Urriak 28: “Kaosean ordena” – Idoia Ugalde – DAZZ taberna (Alde Zaharra)

Orain arteko dinamikari jarraiki, aurkezpenak epai-mahaia osatutako eragileekin elkarlanean antolatu dira: Zabalganako Euskara Taldea, Sarburu elkartea, Gauekoak, Zizta Euskara Taldea eta GEU elkartea.

Zozketa:

Erakusketa ikustera eta aurkezpen publikoetara doazen lagunen artean Durango inguruko Garaiko Landetxean bi pertsonentzako gau bateko egonaldia zozkatuko da (denboraldi baxuan, zubietatik eta udatik kanpo). Zozketan parte hartzeko erakusketan eta aurkezpenetan eskuragai egongo den eskuorria bete beharko da. Zozketa azaroaren 4an izango da.