COVID19 Koronabirusari aurre egiteko neurriak

2020-03-11 / oihaneder

Oihaneder Euskararen Etxeak hainbat neurri hartu ditu COVID19 koronabirusaren hedapena eteteko, eta neurri hauek antolatutako hainbat egitasmotan eta gure barne lan dinamikatan eragina izango dute:

  • Antolatutako jarduerak eta jendaurreko ekimen guztiak bertan behera geratu dira, larrialdia baretu arte.
  • Mugikortasuna murriztu eta zaintzak lanarekin uztartzeko, lankide guztiak etxetik arituko gara lanean.
  • Lantalde, eragile eta hornitzaileekiko harremana bermatzeko tresnak lantzen ari gara, aurrez-aurre egin ezin ditugunak bestelako komunikazio bideetatik egingo ditugu. 
  • Arduraz jokatu eta osasun erakundeen gomendioak jarraitzeko aholkuak zabaldu ditugu kide guztien artean: Osakidetzaren jarraibideak

Larrialdi egoerak irauten duen bitartean lanean arituko gara, etxetik. Gurekin harremanetan jartzeko bideak posta elektronikoa eta telefono mugikorra izango dira. 
Herri moduan egoera berri eta ezezagunetara egokitzeko dugun gaitasuna erakusteko momentua da.

Baldintza okerrenetan ere aurrera egiten jakin dugu, eta oraingoan ere asmatuko dugu, ziur!

Zaindu zaitezte, zaindu gaitezen.

Gurekin harremana hartzeko:

Administrazioa eta kudeaketa: Iker Durana, idurana@oihaneder.eus

Programazioa: Iñaki Lazkano, ilazkano@oihaneder.eus

Komunikazioa: Amaia Kerexeta, akerexeta@oihaneder.eus