Ziztadak

azaroa
22
asteartea
19:00
2016

ziztadak_tabanos-posterTrantsizioak erakusketaren testuinguruan, Ziztadak dokumentalean landutako Euskal Herriko indarkeria-eza aktiboaren panoramikan oinarritutako bideo-foruma antolatu da.

Filmak gertakari eta pentsamolde sorta erreala biltzen du, eta gure herriaren inguruko hausnarketa sustatu nahi du, bizitzaren, bakearen, indarkeria-eza aktiboaren, herri partaidetzaren, giza eskubideen eta askatasun eta justizia soziala xede dituen aldaketaren alde. Etxe partikularretan legez kanpo sorturiko lehen ikastoletatik Kukutzara. Lemoizi eginiko oposizio baketsutik Demo mugimendura. Elkarrizketaren aldeko apustutik Ipar Euskal Herrian laborantza ganbara gauzatzera. Mugimendu hauen eta beste askoren protagonistek euren aldarrikapenen leku gogoangarrienetara itzuli dira bertatik mugimendu haiei buruz hitz egiteko eta indarkeria-ezaren balioaz eta indarraz hausnartzeko.

Proiekzioaren ostean Saioa Iraolak eta Zigor Olabarriak eztabaidarako tartea gidatuko dute.

Saioa_webSaioa Iraola gaztetxotatik aritu da jendartea feminismotik eraldatzeko jardunean. Bilgune Feministako kidea da eta urteak daramatzat mugimendu feministan militatzen. Egun, Bilgune Feministako koordinazio lan taldean dabil bjo ta su. Bertan gai anitzen inguruko hausnarketak eta proposamenak garatzen dabiltzate kolektiboki, hala nola: desobedientzia zibila, burujabetza feminista, osatze feminista, boteretze feminista, etab.

Ikasketaz, Kazetaritzan lizentziaduna da eta bokazioari jarraiki, egun, hainbat komunikabideetan kolaboratzen du, artean, Garako Gaur 8 astekarian edota Info 7 irratian.

ZigorZigor Olabarria gasteiztarra, herri mugimendu ezberdinetan aritu da gaztetatik. Bere bizipenak eta ideiak sakonen markatu dituzten mugimenduen artean hiru nabarmendu daitezke. Batetik, okupazioari eta okupatutako espazioen kudeaketa asanbleario eta autogestionatuari loturiko mugimenduak. Bestetik, auzo-borrokei loturikoak, azken hamarkadetan Gasteizko Alde Zaharreko gentrifikazio prozesuaren aurka eta beste auzo eredu baten alde loratu diren ekimen herritar ezberdinetan. Azkenik, errepresioaren aurkako eta oinarrizko eskubideen aldekoetan. Egun,  desobedientzia ardatzetako bat duen Lurralde Askea mugimendutik ere edaten du. Sistema birsortzen duten ohitura pertsonalen aurkako desobedientzia deseraikitzailea; sistematik kanpoko bizi-espazioak eta bizi-moduak sortzea helburu duen desobedientzia eraikitzailea.