Zer duzu Amy?

ekaina
17
ostirala
20:00
2016

zer duzu Amy_webZurrunbilo Euskal Arte Eszeniko Garaikideen Jaialdiaren barruan,  Oh my God! antzerki taldeak Zer duzu Amy? lana eskainiko du.

Eguzki Zubia eta Natxo Gomezek zuzendutako eta Leire Uchak idatzi eta antzeztutako lan honek Dasy du protagonista. Dasyk, Abesalai abesbatzako kideak, edozer gauza egingo luke Amy Winehousen ahotsa eta talentua izateko. Baina bere ahotsa arrunta da, bere itxura arrunta da eta bizitza ere, arrunta da. Amyren heriotzaren berri izan duenean, maleta hartu eta Londresera abiatu da, Edgwareburyko kanposantura. Amyren hilobiaren parean zera galdetu dio: Amy, zergatik ez zinen zoriontsu, sekulako ahotsa zenuen eta?! Amyk ez du erantzun. “Ez da posible ahots hori betirako isilik egotea. Zerbait egin behar dut” pentsatu du Dasyk bere baitan. Orduan, maleta ireki eta bertatik esoterismo liburua, aitzurra eta pala atera ditu. Amyren ahots-kordak bereganatuko ditu! *Ikuskizuna doakoa da lekuak bete arte.

Zurrunbilo_webZurrunbilo, Parasite kolektiboak eta Baratza Aretoak urtero egiteko asmoarekin bultzatzen duten jaialdi %100 euskalduna da. Jaialdiak sorkuntza garaikideari, bertako produkzioari eta berezko kulturari, elementu aglutinatzaile bezala lehentasuna eman nahi dio. Antzerki tailerrak, sorkuntza prozesuan dauden lanen erakustaldiak, testu piezak, umorea, musika eta poesia antzeztua… Jaialdiak  egoitza ezberdinak ditu, Baratza areto nagusia izanik. Beste egoitzak Oihaneder Euskararen Etxea, Eszena-Arte Tailerra (TAE) eta Gora Project Taberna dira.