Yezhoù HIGA!

uztaila
19
osteguna
17:00
2018
HIGA! Hizkuntza gutxituen hiztun gazteen 2. topaketa uztailaren 16tik 19ra bitartean izango da. Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako ikastaroen barruan eskainiko da, eta alor akademikoaz gain alde ludikoagoa ere izango du; hirian zehar gauzatuko diren hainbat ekintza hartuko ditu: hitzaldiak, kontzertuak…
 
Yezhoù-k “hizkuntzak” esan nahi du bretoieraz, eta hain zuzen, hori da dokumental honen ardatza: Europako hizkuntza gutxituen komunitatea. Dokumental hau osatzeko, Morgane Lincy Fercot bretainiar gazteak, bere kabuz eta baliabide eskasez, Europako hainbat hizkuntza komunitate bisitatu zituen 2017an, eta bertako hizkuntza ekintzaileak ezagutu eta elkarrizketatu. Elkarrizketa horren ondorioa da ‘Yezhoú’ eta aukera izango dugu egilearen bizipenak bertatik bertara ezagutzeko. Eta bai, dokumentalean ere Oihaneder Euskararen Etxea azalduko da. Dokumentala hizkuntz ezberdinetan egina dago. 
 
HIGA! Vitoria-Gasteizko Udalaren Gazteria eta Euskara Zerbitzuen, EHUren eta Arabako Foru Aldundiaren elkarlanaren emaitza da. Beñat Garaiok koordinatuta Oihaneder Euskararen Etxea, Garabide, Soziolinguistika Klusterra, UNESCO Etxea, MHOUK, Kontseilua eta SOAS Unibertsitatearen  laguntza ere badu.