Xomorroak eta piztiak

maiatza
20
Larunbata
12:00
2017

xomorroak-eta-piztiakPoetak Maiatzean 2017 jaialdiaren barruan euskarazko lau ekitaldi hartuko ditu Oihanederrek. Honakoan Leire Bilbaok eta Maite Mutuberriak poesia umeen eskura jarriko dute kontatuz, kantatuz eta marraztuz. Familia osoarentzako emanaldi honetan poesiarekin jolasteko aukera eman nahi da umeek poesia zerbait ludikoa eta dibertigarri bezala hartu dezaten.

Ezohiko egunean eta ordutegian izango da emanaldi hau, larunbatean eta eguerdiko 12:00etan, alegia.

* Gonbidapena behar da. Eskuragarri Oihaneder Euskararen Etxeko harreran maiatzaren 2tik aurrera.

Leire Bilbao (Ondarroa, 1978) 2006an agertu zen literaturaren plazan Ezkatak (Susa, 2006) poema liburuarekin. Urte berean umeentzako bere lehen liburua argitaratu zuen Amonak nobioa du, eta zer? (Elkar, 2006). Harrezkero, umeentzako hainbat liburu argitaratu ditu. Baita helduentzako bere bigarren poema liburua ere Scanner (Susa, 2011). Poema horietako hainbat, hamaika hizkuntzatara itzuliak izan dira. Baita antologia ezberdinetan jasoak ere. Zenbait poema abesti ere bihurtu izan dituzte euskal musikari zenbaitek.

  • Argitalpenak: Pikondoaren balada (Elkar 2017) Lizardi saria, Xomorropoemak eta beste piztia batzuk (Pamiela, 2016), Piztipoemak eta beste xomorro batzuk (Pamiela, 2016), Euli bat dut bihotzean (Elkar, 2013), Gerrak ez du izenik (Pamiela, 2013) Etxepare saria.

Maite Mutuberria (Eltzaburu, 1985) ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua da (Karrera Amaierako Lehen Sari Nazionala) eta  Ilustrazioan Goi-mailako Teknikaria. Hamaika liburu ilustratzeaz gain publizitate eta Hezkuntza proiektuak ere ilustratzen ditu.

  • Ilustratutako argitalpenak: Xomorropoemak eta beste piztia batzuk (Pamiela, 2016), Piztipoemak eta beste xomorro batzuk (Pamiela, 2016), Kixotenean (Elkar, 2016), Kantuz 1965-2015 (Elkar, 2015), Apaiz gerrillariaren ezkutalekua (Elkar, 2015), Zerua Berun (Ibaizabal, 2014), Bizikleta lapurtu didate (Ibaizabal, 2014), Cuento de Babia y Luna (Fundación Patrimonio Natural de Castilla y León, 2014), Gerrak ez du izenik, (Pamiela, 2013), Zure denboraren truke (Elkar, 2013)
  • Sariak: 2014 Lazarillo Saria, 2014 Peru Abarka Saria, 2013 Etxepare Saria, 2011 Nafarroako Artista Gazteen Topaketetan finalista.
  • Bere webgunea: hemen

poetak-maiatzeanPoetak Maiatzean-Poetas en Mayo urtero Gasteizen antolatzen den poesia jaialdia da. Urtez urte bere eskaintza osatzen eta hobetzen doan jaialdi honek bosgarren edizioa izango du 2017 honetan.

Poetak Maiatzean 2017 jaialdiko euskarazko hurrengo ekitaldia Oihanederren:

  • Maiatzak 24: Eider Perez eta Ane Zubeldia – Autobiographikal