Xabi Bandini Begibakar Tour

martxoa
28
Osteguna
19:30
Falerina Taberna

Xabi Bandini bueltan dator  agertokietara bakarlari gisa atera duen lehenego lanarekin, Begibakar. Naparrak, Alberto Isaba musikaria lagun duela, elementu minimoekin egindako emanaldia eskeiniko digu: ahotsa, kitarra eta sintetizadorea.

Abesti berri, Kerobiaren kanta eta proiektatutako irudiez lagunduta, autorearen unibertso irudikatura eramango gaitu, emozioz eta pasioz beteta. Hitz batez, Xabi eta Albertok dioten bezela, butakan disfrutatzeko proposamena, hunkigarri bezain intimoa.