Wikipedian edukiak editatzen Galder Gonzalez (Euskal Wikilarien Kultur Elkartea)

maiatza
14
Asteartea
17:30
Informatika gela

Ikastaro honen helburu nagusia Wikipediaren inguruko ezagutza bultzatzea da. Horretarako hartzaileen nahietara moldatutako ariketak egingo dira. Euskal Wikilarien Kultur Elkarteko Galder Gonzalezek gidatu eta emango du Euskararen Foru Zerbitzuarekin elkarlanean antolatutako ikastaro hau.

Parte hartzea doakoa izango da, eta hemen duzu izena emateko aukera.

Wikipedian idatziz euskarazko irakurmena, idazteko gaitasuna, terminologia, eta espresioa lantzen dira, baita gure hurbileko testuinguruaren ezagutza ere. Eta hain zuzen ere, horixe izango da ikastaro honetako beste zutabeetako bat: garrantzitsuak diren ezagutzak lortuz, garatuz, eta publikoki konpartituz konpetentzia digitalak jorratuko dira.

Bi saioko ikastaroa izango da: 

  • Maiatzak 14 (17:30-20:45): Wikipediaren funtsak landuko dira: funtzioak, artikuluak egiteko irizpideak. Halaber, Wikimedia Commonsera irudi libreak nola igo, nola bilatu eta nola erabili azalduko da. Orobat, laburki bestelako wikiproiektuen berri ere emango zaie.
  • Maiatzak 28 (17:30-20:45): ikasitakoa praktikara eramango da eta gertatutako arazoak aztertuko dira. Arazo horiek zelan konpondu, zer tresna gehigarri dauden, eta Wikipediaren funtzionamenduan sakontzeko aukera izango dugu.