Txuma Murugarren Eskilarapeko soinuak

abendua
20
osteguna
19:30
2018
Falerina Taberna

Txuma Murugarren dugu azaroko  Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko musika kontzertuen zikloko protagonista.

Zazpi urtez Sasoi Ilunak rock taldeko kantari, konposatzaile eta zuzendaria izan ondoren, XX. mendearen amaieran bere bakarkako ibilbideari ekin zion Txumak, kantu biluziak zeuzkan disko akustiko baten bidez.

Orduz geroztik, hainbat disko argitaratu ditu, elektrikoagoak, rockzaleagoak… Poesiaz jantzitako testuak erabiltzen ditu rock landua eta zuzena egiteko. Euskal Herriko egile-rockaren izenik nabarmenetakoa da.