Tripak: huts bete hots Eguzki Donnellan & Haizea Beruete

apirila
04
osteguna
20:30
2019
Klaustroa

Tripak: huts bete hots” Eguzki Donnellan Armengod eta Haizea Beruete Lopetegiren sormen proiektua da. 2018ko Gazte Sortzaileak bekaren laguntzaz sortu dute, Itziar Rekalde Luzarragaren gidaritzapean.

Proposamen artistiko honek, hainbat arte diziplina jasotzen ditu: arte plastikoa eszenografia gisara; literatura –poesia, hein handi batean errezitatua-; eta errezitaldia eszenara eramaten duen gorputz adierazpena. Eguzki Donnellan arte plastikoaren sorkuntzaz arduratu da batez ere, eta Haizea Beruete poemez.
Ikuskizuna josten duen gaia honela labur liteke: Non zeharkatzen dute elkar subjektiboak eta politikoak? Non norbere tripek eta kolektiboaren sareek?
Sortzaileek diotenez, “biak gazte gara honelako sormen prozesuetan. Jaioberriaren jakin-min hori nahiko genuke aprobetxatu, aukera berriak esperimentatzeko eta sakonerari bideak irekitzeko. Gure tripetatik tiraka, oihartzun bat sortuko dugulakoan! “

  • Egileak: Haizea Beruete eta Eguzki Donnellan
  • Zuzendaritza: Itziar Rekalde
  • Aholkularitza: Carlos Perez, Eskenitek S.L. (eszenografia), Amaia Garrosa (gorputz adierazpena), Laura Moscoso (irudiak eta bideo-proiekzioa)
  • Zakukada bat esker Pascualari ere, eskainitako konfidantzarengatik eta bere hitzen jakinduriagatik!
  •