AnHitzak: Gasteizko hizkuntza aniztasunaren topaketa

apirila
16
larunbata
11:00
2016

anHITZAKGasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuak hizkuntza aniztasunaren topaketa bat antolatu du: Anhitzak. Ilusio handiz sortutako proiektu bat da, hirian bizi dugun hizkuntza aniztasuna balioan jartzea  helburu duena. Gasteizko kaleetan euskara eta gaztelaniaz aparte asko baitira egunero erabiltzen diren mintzairak.

Topaketa apirilaren 16an izango da goizeko 11:00etan hasi eta 14:00ak bitartean. Bertan, elkar ezagutzeko hainbat dinamika eta hizkuntza aniztasunaren inguruan gogoeta egingo dira, nork bere jatorrizko hizkuntzan. World-coffe modura egingo da topaketa, heldu eta gazteekin; haurtzaindegi zerbitzua ere izango da. Jardunaldiari kultur ekitaldi batekin emango zaio amaiera.

Ekitaldia antolatu ahal izateko, ezinbestekoa da lotura honetan dagoen galdetegiaren bidez izena ematea, topaketan erabili nahi den hizkuntza zein izango den adieraziz: [Galdetegia]