The Swell Season Aukeraketa: Patricia Lopez Arnaiz

martxoa
04
asteazkena
19:00
2020
Betolaza

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 19:00etan proiektatuko dira.

Aurten, berezitasun bezala, zinema munduko bi pertsonek egingo dute filmen aukeraketa. Lehenengo hiru filmak Paul Urkijo zuzendari gasteiztarrak aukeratu zituen eta orain, Patricia Lopez Arnaiz aktore gasteiztarraren txanda izango da.

Aktoreak aukeratutako hirugarren filma “The Swell Season” (Nick August-Perna, Chris Dapkins, Carlo Mirabella-Davis; 2011; AEB, Irlanda, Txekiar Errepublika; 91′) da.

Sinopsia: Mundua Glen Hansard eta Markéta Irglová-z maitemindu zen “Once” filmean antzeztu zuten elkarlan musikala Oskar sarietan gailendu zenean. Baina kameren atzean, Glen eta Markétaren erromantzea egia bilakatu zen eremua, bi urte irauten duen mundu bira nekagarri batek patuaren lana dirudien erlazioa apurtzearekin mehatxu egiten du. Dokumental musikal hau amodioak eta ospeak sortu bozkario eta nahasmenduari egiten zaion begirada intimoa da.

*Aurrerakin hau gaztelaniazko azpitituluekin dago.

Jatorrizko hizkuntza: ingelesa