The Human Library Xuban Intxausti, 2016 - EH

otsaila
02
asteartea
19:00
2021
Ortuño

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 19:00etan proiektatuko dira.

Bigarren saio hau otsailaren 20an ospatzen den “Justizia sozialaren munduko eguna” aitzaki hartuta antolatu da. The human library (Giza liburutegia) dokumentala Wroclaw hirian filmatutako lana da, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren enbaxada ibiltari den “Europa Transit” proiektuaren baitan.

Sinopsia: Polonian, gero eta sarriago gertatzen ari dira etorkinen eta errefuxiatuen kontrako manifestazioak eta erasoak. Testuinguru horretan, hala ere, badira herrialde kulturaniztun eta toleranteago baten alde borrokatzen diren herri ekimenak eta GKEak. Horietako bat dugu Wroclaw hiriko Giza Liburutegia: pertsonak liburu bihurtzen dituen egitasmo hezigarria da. Liburu bizidun hauek izendatzaile komun batek lotzen ditu, alegia, diskriminazioa jasan izanak. Liburuotako bat maileguan hartzean, honako istorioak topatuko dituzte irakurleek: arrazagatik, sexu izaeragatik edota erlijioagatik marjinatuak eta estigmatizatuak izan direnen lekukotzak. Aniztasunera gutxi ohituta dagoen herrialdean, liburutegi hau aukera ona da diskriminazioaren aurka borrokatzeko.

Fitxa

  • Zuzendaria: Xuban Intxausti
  • Ekoizlea: Leire Larisgoitia
  • Errealizazioa / Irudiak / Edizioa: Raúl Cuevas
  • Gidoia: Gerard Farré-Escofet
  • Jatorrizko musika: Izorel
  • Grafismoa: Asier Lasa
  • Ekoizle eragilea: Joan Úbeda
  • Ekoizpen zuzendaria: Pilar Razquin
  • Ekoizpena: DSS2016EU – Mediapro (K2000)
  • Ekoizpen urtea: 2016
  • Iraupena: 50 minutu
  • Hizkuntza: Poloniera, ingelesa, gaztelania, frantsesa (azpitituluak euskaraz)

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira urtarrilaren 26tik aurrera:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 10 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.