
Soziolinguistika hiztegi txikia, hizkuntza ardatz, UEUk eta Oihanederrek elkarlanean antolatutako hirugarren ikastaroa da. Bertan Soziolinguistika Klusterraren Hausnartu deialdian saritutako hainbat soziolinguistika lan aurkeztuko dira, Arabako ukituarekin.
Urtarriletik maiatzera bitartean, hilean behin, bost gai landuko dira: kultura, komunikazioa, hezkuntza, hizkuntza eta kulturartekotasuna. Saioak hileko azken astearteetan izango dira 19:00etatik 20:30era bitartean.
Parte hartzeko izena eman behar da. Ikastaro osoan (30 €) edo saio solteetan (10€) eman daiteke izena.
Hirugarren saioan Leire Diaz de Gereñu eta Naiara Berasategi izango ditugu hezkuntzaren bueltako honako lan hauek aurkezten:
- “Eskola eleaniztunean hizkuntzen gaineko jarrerak gogoetagai: euskararen biziberritzerako aukera bat?” – Leire Diaz de Gereñu
- ”Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan. Euskararen erabileran eta euskal kulturaren praktikan eragiten duten faktoreak” – Naiara Berasategi
Parte hartzeagatik Unibertsitateko ikasleek ECTS kredituak lortu ditzakete (baliozkotzea ikasleak bere fakultatean eskatu behar dute). EHUren Letren Fakultatean 0,25 ECTS aitortuko dira