apirila
09
asteartea
19:00
2019
Betolaza

Soziolinguistika hiztegi txikia ikastaroak aurrera darrai, eta bere laugarren saioa izango du apirilak 9 dituen honetan. Txerra Rodriguez eta Galder Unzalu izango dira ikastaroan eta hizkuntzaren inguruko lan hauek aurkeztuko dizkigute:
- “Araba: mundu mailako biziberritzearen adibide?” – Txerra Rodriguez (Emun kooperatiban hizkuntza aholkulari eta UPV/EHUn doktoregai)
- “Sugea dantzan: Mentalitate kolektiboak, espazioa eta erabilera Bilbon” – Galder Unzalu (Antropologian eta Zuzenbidean lizentziaduna. Bigarren Hezkuntzako irakaslea)
Parte hartzeko izena eman behar da.
Parte hartzeagatik Unibertsitateko ikasleek ECTS kredituak lortu ditzakete (baliozkotzea ikasleek bere fakultatean eskatu behar dute).
EHUren Letren Fakultatean 0,25 ECTS aitortuko dira
UEU (r)ekin elkarlanean