Soziolinguistika Hiztegi Txikia: komunikazioa Gartzen Garaio, Aitor Zuberogoitia eta Goio Arana

otsaila
26
asteartea
19:00
2019
Betolaza

Oihaneder Euskararen Etxeak  Soziolinguistika Hiztegi Txikia izeneko ikastaro berria antolatu du; euskara ardatz UEUrekin elkarlanean antolatutako hirugarrena honezkero.

Oraingoan Soziolinguistika Klusterraren Hausnartu  deialdian saritutako hainbat soziolinguistika lan aurkeztuko dira, Arabako ukituarekin.

Urtarriletik maiatzera bitartean, hilean behin, bost gai landuko dira: kultura, komunikazioa, hezkuntza, hizkuntza eta kulturartekotasuna. Saioak hileko azken astearteetan izango dira 19:00etatik 20:30era bitartean.

Parte hartzeko izena eman behar da. Ikastaro osoan edo saio solteetan eman daiteke izena. Ikastaro osoak 30 €ko prezioa du. Saioek banaka 10 €ko prezioa dute

Ikastaroaren bigarren saioan Gartzen Garaio, Aitor Zuberogoitia eta  Goio Arana izango ditugu komunikazioaren bueltako honako lanak aurkezten:

  • “Aiaraldea Ekintzen Faktoria: komunikaziotik komunitate proiektu integral batera”Gartzen Garaio
  • ”Sormen-ekosistema bat euskarazko komunikazioarentzat” – Aitor Zuberogoitia eta Goio Arana

Ikastaro hau antolatzeko Soziolinguistika Klusterrak egiten dituen Hausnartu sariengan jarri da arreta. Deialdian saritutako lanek maila tekniko eta metodologiko gorenean lantzen dituzte gaiak. Euskal gizartearen interesekoak direla iritzita, ikerketa eta ezagutza soziolinguistikoa gizartearen esku modu dibulgatibo eta erakargarrian jartzea da asmoa, gaiak tokiko euskaldunari gerturatuz.  Saritutako lanak Gasteiz eta Arabara hurbiltzeko eta tokiko ikuspegia emateko, Hausnartu sarituarekin batera bertako hizlari batek hartuko du parte.

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatzeko eskaera egin, eta onartua izan da:

  • Unibertsitateko ikasleek ECTS kredituak lortu ditzakete, baliozkotzea ikasleak bere fakultatean eskatu behar du
  • EHUren Letren Fakultatean 0,25 ECTS aitortuko dira