Garbiñe Biurrun

ekaina
30
asteartea
18:30
2015

150630_Garbine_Biurrun_webSolasALEAn formatu bereziko elkarrizketa irekia da, ALEA  Arabako aldizkariarekin eta hirinet atariarekin elkarlanean egindakoa eta publikoaren parte-hartzea sustatzea bilatzen duena.

Oraingo honetan Garbiñe Biurrun epailea izango da elkarrizketatua. Elkarrizketa 18:30ean Falerina lorategian egingo da.

Garbiñe Biurrun Mancisidor (Tolosa, Gipuzkoa, 1960) euskal epailea eta Euskal Herriko Unibertistateko irakaslea da. Zuzenbidean Lizentziatua da eta EAEko magistratua. Hainbat hedabidetan iritzi-emailea ere bada.

Elkarrizketa irekira  hurbiltzen zaretenok nahi beste galdera egin ahalko dizkiozue Biurruni. Twitter bidez ere galderak egiteko aukera egongo da, #solasALEAn traola erabilita. Elkarrizketan esandakoak ALEAn eta Hirineten argitaratuko dira.