Sky Beats & Amy dokumentala

uztaila
15
ostirala
20:00
2016

mix_15Kortxeak & krispetak musika eta zinema zikloaren barruan 20:00etan Sky Beats taldeak kontzertua eskainiko du Falerina lorategian eta 22:00etan Amy dokumentala proiektatuko da Martin Ttipia plazako harresian. Filma jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiektatuko da. Sarrera librea da lekuak bete arte.

kortxeak & krispetak_webGus Gonzalesek, Manu Gestidok, Sergio Villarrek eta Lidia Insaustipek sortu zuten Sky Beats taldea 2012ko irailean. Blues, soul eta jazz estiloetan oinarrituz, funk-aren eta pop-rockaren erritmoekin nahasten dute euren musika. Talde donostiar honen lehenengo EPa 2013ko uztailaren bukaeran kaleratu zen eta Heineken Jazzaldian 3.000 pertsonen aurrean aurkeztu. Urte horretako jaialdian Jamie Cullum, Belle & Sebastian, Diana Krall eta Elvis Costelo bezalako artistekin kartela elkarbanatu zuten. Behin Jaialdia amaituta, euren lana FNAC Jazzaldiko karpetan salduena izan zen. 2013. eta 2014. urteetan artista ezagun ezberdinen birak ireki zituzten, besteak beste, Stacie Collins-ekin eta Vargas Blues Band-arekin aritu ziren, eta horrek areto eta jaialdi ugarietan jotzeko aukera eman zien. Euren lehenengo lan horren 1.600 kopia saldu zituzten, eta egun agortuta dago. 2015ean lau abesti berri aukeratu eta EP berezi bat atera zuten Jazzaldiaren 50. urtemuga zela eta. LP berria atera dute 2016. urtearen hasieran, Ad Libitum izenburuarekin, Mecca Recording Studio-an grabatua. Escape izenpean euren lehenengo single-a aurkeztu dute lan horretan.

amy irudiaAMY dokumentalak (Asif Kapadia, 2015) Amy Winehousen istorio sinestezina bere hitzekin kontatzen du. Argazki intimoen eta argitaragabeko abestien bitartez, pelikula gutxik lortu duten bezala, modu bizi eta trebean bizi garen egungo munduaren gogortasuna transmititzen digu. Belaunaldi bakoitzean agertzen den talentu paregabeko artista horietako bat izan zen Amy. Jazz artista izan zen. Bihotzetik idatzi eta abestu zuena, musikarekin zuen abileziaz baliatu zena bere arazoak aztertzeko. Sei Grammy irabazi zituen abeslari ingelesak. Halere, izan zuen arrakastak mediatikoki beti erakusgai egotera eraman zuen, eta horrez gain, izan zituen harreman gatazkatsuengandik eta bere bizimodu azkarragatik, bere bizitza suntsitzen joan zen, 2011ko uztailean 27 urterekin zendu zen arte, intoxikazio etiliko baten ondorioz.

Kortxeak & krispetak zikloak  musika eta zinema uztartzen ditu. Aurten bi saio antolatu ditugu, gaur eta uztailaren 22an. Bertan 20:00etan Falerina lorategian musika zuzenean egongo da eta 22:00etan Martin Ttipia plazako harresian, kontzertuko musika estiloarekin lotura duen pelikula eskaini. Filmak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiektatuko dira. Sarrera librea da lekuak bete arte.