Short Term 12 Destin Cretton, 2013, AEB

azaroa
07
asteartea
20:00
2017

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 20:00etan proiektatzen dira.

Gaurkoan, Short Term 12  (Destin Daniel Creton, 2012, AEB) filma proiektatuko da.

Sinopsia: Gracek Short Term 12-n ikuskatzaile gisa lan egiten du, egoera ahulean dauden nerabeentzako harrera-zentroan. Izugarri atsegin du bere lana eta gazteen zainketan erabat murgiltzen da batzuetan bere iragan ilunaren aurka borroka egin behar badu ere. Jayden nerabea zentrora iristean, haurtzarotik herrestan daramatzan arazoei bizkar ematen jarraitzea ezinezkoa dela ohartuko da Grace. Bere bizitza pribatuaren eta lan-bizitzaren arteko oreka hauskorra arriskuan egongo da eta Gracek muturreraino eramaten duen krisia- baina, aldi berean, ustekabeko umore eta itxaropen izpiak ekartzen dizkiona- gainditzeko modua aurkitu beharko du.

Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa

Iraupena: 96 minutu

Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da eta Donostia Zinemaldia eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.