Sendabelarrak, Kli-Kla birzikla eta musikoterapia tailerrak

maiatza
08
astelehena
00:01
2017
maiatza
21
igandea
23:59
2017

tailerrak1Oihaneder Euskararen Etxea proposamen berri batekin dator; familian gozatzeko tailerrak. Zehazki, hiru egingo dira, sendabelarrena, Kli-Kla birzikla izenekoa eta musikoterapiaren ingurukoa. Lehenengoa maiatzaren 27an, eta beste biak, ekainaren 3an eta 10ean izango dira, hurrenez hurren.

Izena emateko bete honako inprimakia maiatzaren 8tik 21era bitartean. Tailerrak doakoak dira.

Parte hartuko duten umeek gutxienez 4 urte izan beharko dituzte eta gurasoetako batek (ez biek) lagunduta etorri beharko dira. Tailer bakoitzean  24 lagunentzako tokia egongo da gehienez, 12 ume eta 12 guraso.

Plazak esleitzerako orduan izena emateko hurrenkera errespetatuko da. Printzipioz familia bakoitzak tailer bakarrean eman dezake izena eta toki libreak geratzekotan, interesa agertzen dutenei bigarren tailer batean parte hartzeko aukera ematea aztertuko da.

Saioak euskara hutsean izango dira, beraz parte-hartzaile guztiak (gurasoak eta umeak) euskaraz ondo moldatzea ezinbestekoa da.

  • Sendabelar tailerra   Maiatzak 27,  11:30-12:30

Parte-hartzaileek landereei darien usainez, koloreez eta erabilgarritasunez gozatu ahal izango dute. Tailer guztiz esperimentala da, beraz landare eta fruita ezberdinen usaina harrapatzeko, testurak ukitzeko eta naturak ematen dizkigun koloreez jabetzeko aukera emango da. Horrez gain, tailerrean bertan, esperimentu batzuk egingo dira; adina eta tailerraren araberakoak izango direnak. Tailerra dinamikoagoa eta interesgarriagoa egiteko asmoz, esperimentuak bukatzen diren bitartean ipuin eta jolas batzuk txandatuko dira.

  • Kli-kla birzikla tailerra – Ekainak 3, 11:30-13:00

Etxean dauzkagun material ezberdinez baliatuz eta irudimena landuz jostailu, apaingarri eta panpin izugarriak sor daitezke. Tailer emaleak ekarriko ditu eskulanak egiteko beharrezkoak diren material guztiak.

  • Musikoterapia tailerra – Ekainak 10,  11:30-12:30

Musikoterapia tresna pedagogiko, ludiko eta entretenigarria da. Musikoterapeuta profesional baten laguntza baliatuz musika eta euskara erabiliz guraso eta haurren arteko harremanak sustatuko dira.