Inaugurazioa

martxoa
07
larunbata
19:00
2015

exp-rockomikiakbinetaketadoinuak1

Rockomikiak binetak & doinuak  erakusketa martxoaren 7an, larunbata, 19:00etan inauguratuko da. Besteak beste TMEOko lagunek komikia zuzenean egingo dute. Erakusketa maiatzaren 3ra arte egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian.

Erakusketarekin batera hitzaldiak, ikuskizunak, tailerrak eta bisita-gidatuak eskainiko dira. Programazio zabala eta aberatsa.

Ekintza artistiko honen ideia nagusia Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean ikusgai egon den “Rockomikiak binetak & doinuak” erakusketan datza.

Ideia horri jarraiki, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxera ekarri dugu eta zuri-beltzeko fanzineei koloretako komiki-aldizkariak gehitu dizkiogu. Ingurukoak konplize egin eta musikaren eta komikien berezko bizileku ziren taberna eta espazioak ekarri ditugu erakusketara. Elkarlana sustatu dugu eragile izan zirenekin eta egun horrelakoetan dabiltzanekin. Besteak beste TMEO, Sancho el Sabio Fundazioa edo Hala Bedi ditu bidelagun.

Erakusketak 80. eta 90.eko hamarkadan musikaren, hitzen eta irudien bitartez sortu zen kulturari berezkoa duen balioa ematen dio. Kultura hori ezagutarazi nahi dugu eta bere garrantzia azpimarratu. Egungo gazteei irudiak eta musika uztartuz kultura bat garatu daitekeela ikusarazi nahi diegu.