Erakusketa ur biltegian

martxoa
07
larunbata
01:00
2015
maiatza
03
igandea
01:00
2015

LOGOA+INFORMAZIOA80. eta 90. hamarkadan musikaren, hitzen eta irudien bitartez sortutako kultura erakustera dator Rockomikiak binetak & doinuak. Orain arte Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean ikusgai egon den erakusketan oinarrituta, zuri-beltzeko fanzineei koloretako komiki-aldizkariak gehitu zaizkio. Ingurukoak konplize egin eta musikaren eta komikien berezko bizileku ziren taberna eta espazioak ekarri dira erakusketara. Elkarlana sustatu da eragile izan zirenekin eta egun horrelakoetan dabiltzanekin. Besteak beste, erakusketak TMEO, Sancho el Sabio Fundazioa,  Hala Bedi irratia eta The Arlotes ditu bidelagun.

Martxoaren 7an inauguratu zen eta maiatzaren 3ra bitartean egongo da ikusgai ur biltegian.

Erakusketari hitzaldiak, tailerrak, bisita-gidatuak eta askotariko ikuskizunak gehitu zaizkio, egitarau oso eta erakargarria eskainiz.

Rockomikiak_ekintzakRockomikiak_eskuorria

Ordutegia: asteartetik igandera: 11:00-14:00 / 18:00-21:00

(Igande arratsaldetan eta astelehenetan itxita)

Erakusketaren argazkiak: