Raitx Abereek erantzungo balute

martxoa
25
Osteguna
19:30
Ortuño

Neguko azken kontzertu proposamena Raitxen eskutik jasoko dugu.

Rakel Arenaza Acedo da Raitx. Momentu oso pertsonaletan sortutako poesiak musikatuz, kanta intimistak konposatzen ditu, letrak eta ahotsak protagonista bihurtuz.

Esti Berazarekin (Koban) eta Xalba Ramirezekin (Koban, Physis versus Nomos) batera proiektua osatu dute 2019an, erritmo kutxa batekin lagunduta, soinu analogiko zein elektronikoak nahastuz.

Taldearen lehen lanak, “Abereek erantzungo balute” (Balio Dute, 2020), pop elektroniko intimistako sei pieza batzen ditu, eta bakardadearen, elkar zaintzaren eta nork bere lekua topatzearen gaineko istorio bat kontatzen.

2019an Kutxa Kultur Programako musika beka lortu zuen eta 2020ko Gaztea Maketa Lehiaketako txapelduna izendatu dute. Pandemiak eten egin du taldearen aurkezpen bira eta urrian hasiko da lehen kontzertuak eskaintzen diskoa kaleratu duenetik.

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira martxoaren 18tik aurrera:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    1. *E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    2. **Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.

*Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.

*Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.

*Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, GONBIDAPENAK AURREZ ESKURATU beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako EMANALDIA BAINO ASTEBETE lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 10 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.