[GONBIDAPENAK AGORTUTA] Printze Txikia [arratsaldeko 17:30ean] +3 urte / Mark Osborne / 2015 / Frantzia / 106’ / Euskaraz

urtarrila
03
igandea
17:30
2021
Ortuño

Gabonak familia giroan euskaraz gozatzeko Gabon zinema ekimena jarri dute martxan Oihaneder Euskararen Etxeak eta Montehermoso Kulturuneak elkarlanean.

2021eko urtarrilaren 2tik 5era bitartean 4 filma ikusteko aukera izango dute etxeko txiki eta gaztetxoek. Ballerina, Printze Txikia eta Lur eta Amets filmak 3 urtetik aurrerako umeei zuzenduta daude; 3 filma hauek euskaraz izango dira. Loving Vincent, berriz, 12 urtetik aurrerako gaztetxoei zuzenduta dago eta jatorrizko hizkuntzan, ingelesez, proiektatuko da, euskaraz azpititulatua.

Gonbidapenak abenduaren 14tik aurrera eskuratu beharko dira ohiko bideak erabilita.

Sinopsia: Neskato baten eta bere bizilagunaren arteko istorioa da. Neskatoa oso serioa eta heldua da bere adinerako, eta oporretan ikasteko asmoa du, amak antolatutako programa zorrotz bati jarraituz; baina bere planak bizilagun bitxi eta eskuzabal batek asaldatzen ditu. Berak neskatoari edozer gerta litekeen aparteko mundua erakutsiko dio.

Adin gomendatua: 3 urtetik aurrera

Gainerako emanaldiak

GONBIDAPENAK

  • GONBIDAPENA AGORTUTA.

OHARRAK

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira.
  • Ateak 15 minutu lehenago irekiko dira.
  • Jarduera hasi eta 10 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.

ANTOLATZAILEAK: Oihaneder Euskararen Etxea eta Montehermoso Kulturunea.