Petti Eskilarapeko Soinuak

iraila
27
osteguna
19:30
2018

Ikasturte berriarekin Eskilarapeko Soinuak tabernako doinuak bilakatuko dira, izan ere, formatu txikiko kontzertuek Falerina tabernara egingo dute salto.  Petti musikari nafarrak estreinatuko du kokapen berria.

Hurrengo hilabeteetan MaiderSara Zozaya eta Txuma Murugarren izango dira gune horretara hurbilduko direnak.

Petti musikagile, abeslari eta gitarra-jole aparta da. Nafarroan jaioa (Bera, 1973), oso gaztetatik hasi zen musika egiten, eta 1999an argitaratu zuen bere lehen diskoa. Geroztik, beste hamar atera ditu (azkena, Hotzikarak izenekoa, 2016an), eta hainbat bildumatan ere parte hartu du. Halaber, gustuko du beste estilo eta diziplinatako artistekin elkarlanean aritzea. Orain ere, egitasmo berri bat lantzen ari da, eta laster ikusiko du argia.

Pettiren musikak berezko nortasuna du. Erraietatik ateratzen den ahots urratu eta sakona, bluesaren arimaz kutsaturiko kantuak, gitarra jotzeko trebezia eta oholtza gaineko indar basa dira bere ezaugarri nagusiak.