Orion: the man who would be the king Jeanie Finlay, 2015, Britainia Handia

uztaila
04
osteguna
22:00
2019
Falerina Taberna

Kortxeak & Krispetak zikloak bost urte betetzen dituen honetan, 3 ikus-entzunezko eta kontzertu batez gozatzeko aukera izango dugu.

Gaurkoan Orion: the man who would be the king filma proiektatuko da.

1977 da, eta Amerika osoa doluan dago: Elvis Presley hil berri da. Hura ehortzi zenetik bi urtera, 1979. urtean, munduaren aurrean haren doinu berdina duen imitatzaile mozorrotu moduko bat agertzen da. Nor arraio da?

Lan honek gutxik ezagutzen zuten zerbait kontatuko digu: Jimmy Elis musikariaren (Orion ezizenez) ibilbide peripatetikoa. Ekoizle filibustero batek Elisi mozorro bat eman zion eta bultzaka jaurti zuen benetako Elvis galdu izanagatik negarrez ari zen zale minduen artera.

Fitxa teknikoa:

  • Zuzendaria: Jeanie Finlay
  • Urtea: 2015
  • Iraupena: 86 minutu
  • Herrialdea: Britaina Handia
  • Lekua/ Aretoa: Falerina taberna