Olatz Salvador

apirila
26
osteguna
19:30
2018
Vitoria-Gasteiz

Olatz Salvador dugu apirileko  Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko musika kontzertuen zikloko protagonista.

Olatz Salvador artista donostiarra 2014. urtean hasi zen bere bakarkako ibilbidea lantzen.

Skakeitan taldean teklatu eta sintetizadoreekin dabil baina  bere proiektu pertsonala aurrera eramaterako orduan gitarra aukeratu du. Giro intimista baterantz daramaten doinuak bilatzen ditu, sentsazio ezberdinak islatzeko intentsitateekin jolastuz.

2016ko irailean Zarautzen emandako zuzeneko bat atera zuen argitara; plataforma digitaletan dago entzungai. Egun estudioko bere lehen lana izango dena ekoizten ari da, urte amaieran grabatzen hasteko.

2015ean abiatutako Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko kontzertuen zikloak ibilbide luzeko zein hasi berri diren musikarien eskaintzaz gozatzeko aukera ematen digu Oihaneder Euskararen Etxeko atrioaren goxotasunean.

Kontzertuak hilean behin izaten dira, hileko azken ostegunean zehazki, 19:30ean.