Mundu bat ahoz aho Beñat Gaztelumendi

abendua
12
asteazkena
19:00
2018
Betolaza aretoa

Kantua ardatz hartuta, kultura ofizialean agertzen ez diren ahotsetan barrena bidaiatuko dugu Mundu bat ahoz aho dokumentalean, eta, bide batez, kultura bakoitzak emakumearen presentziaz eta transmisioaz daukan ikuspegiaren berri izango dugu, sortzaileen bizipen pertsonalen eta hausnarketen bidez.

Hasi Euskal Herritik eta Mexikora; Sardiniatik Kurdistanera, inprobisatzaile bakoitzak bere izaera ematen dio kantu inprobisatuari; eta kantu inprobisatuak munduari begiratzeko talaia berezi bakoitzaren berri ematen du.

Ondoren Beñat Gaztelumendi bertsolaria izango da aretoan, dokumentalaren mamiari eta hezurdurari buruz hitz egiteko.

Informazio gehiagoMundu bat ahoz aho (2018) 

11 Ber Bi Festibalaren barruko ekitaldia.