Montauk “Geruzak” Kontzertua 360ºtan

abendua
23
igandea
21:00
2018

Gasteizko Montauk taldeak “Geruzak” izeneko bigarren diska aurkeztuko du zuzenean. 2016an beren estreineko diskoa (“Bilaketan“) argitaratu ostean, Erraia disketxearekin kaleratutako bigarren lanarekin datoz oraingoan.

Kontzertua baina ez da ohiko formatuan izango. 360 graduko formatua izango du eta ikusleak zuzenekoa ikuspuntu ezberdinetatik ikusteko aukera izango du. Publikoa bandaren inguruan kokatua egongo da, erabateko gertutasunean.

Montauk-en giroak eta geruzak usaintzeko aukera ezin hobea.

Ekitaldiak Gazte Sortegiak Bekaren laguntza jaso du.

Parte hartzeko gonbidapena beharko da eta honezkero AGORTU dira.