[Mintegia] Euskararen historian barna: uste dugunetik dakigunera

azaroa
24
asteartea
18:30
2015

ZUHAITZAUEU eta Aziti Bihia elkartearekin elkarlanean antolatutako mintegi honen helburu nagusia euskara hizkuntza gisa eta euskararen historia hobeto ezagutaraztea da. Horretarako, azken hamarkada eta urteotan Euskal Filologiak eta Hizkuntzalaritzak lortutako emaitzak izango ditugu oinarri, hainbat gairen inguruko ikerketaren egungo egoera eta azken emaitzak aurkezteko: zer berezitasun du euskarak hizkuntza gisa? Zer proposatu izan da euskararen ustezko berezitasun hori defendatzeko? Zer esan dezakegu ziurtasunez euskararen historiaz? Zein dakigu euskararen barne-bilakabideaz? Eta euskarak galdu duen lurraldeaz? Hain handiak al dira euskalkien arteko ezberdintasunak? Zer leku dute Arabak, oro har, eta Gasteizek euskararen eta euskalkien historian?

  • Otsailaren 24tik abenduaren 22ra
  • Hilean behin, azken astearteetan, 18:30-20:30 (otsailak 24, martxoak 24, apirilak 21, maiatzak 26 (ekaina-uztaila-abuztuan ez da saiorik emango), irailak 29, urriak 27, azaroak 24 eta abenduak 22)
  • Ordu kopurua: Bi orduko 8 saio, 16 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 49,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 49,00 €. Bazkideak: 49,00 €
  • Izena emateko: hemen
  • Egitaraua:

2015-11-24

18:30-20:30. Arabako euskaraz (Ariane Ensunza eta Ainhoa Etxezarra )

2015-12-22

18:30-20:30.Begiak ez gaitzala tronpa: zer (ez) den filologia (Manuel Padilla eta Oxel Uribe-Etxebarria)

* Mintegi osoan (2015eko otsailetik-abendura) edota saio bakarrean eman daiteke izena