#MeToo Tessa Andonegi eta Ainhoa Aierbe

uztaila
30
osteguna
20:00
2020
Falerina lorategia

Irri Barra gauak jaialdiko saioekin udako hiru ostegun iluntzetan umorez beteko dugu Falerina lorategia. Aurten 3 saioko egitaraua osatu dugu (uztaila, abuztua eta iraila), eta bertara aktore euskaldun eta bakarlari ezagunak gerturatuko dira.

Uztaileko saioan, hilak 30 dituenean, Tessa Andonegi eta Ainhoa Aierbe aktore ezagunak izango ditugu beren #MeToo proposamena aurkezten.

Sinopsia:

Feminismoa berpiztu da, eta berarekin, sekula entzun ez diren tonaka kontzeptu, terminu, berba eta gauza. Txukuntasun pixka bat behar dugu, eta kaos informatibo honi irtenbidea emateko GU gaude, Tessa eta Ainhoa. Zuekin guztiekin bizitzea tokatu zaigun garai zirraragarri honi buruzko hausnarketa bat, ikerketa, argibideak bilatzeko gaude.

Zuzendaria: Aitor Gabilondo

Oharrak:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eskuratu ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira, uztailaren 23tik aurrera:

  • Bibe plataforman
  • oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita
  • Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara

*Gonbidapenak agortu arte, edo emanaldi egunera arte.