Malkoak baino gaziago

urria
27
osteguna
19:00
2016

GALERNAGasteiztarrak Arraun The World 2016 lehiaketan saritutako argazkien erakusketa eta aurkezpen publikoak abian dira. Banda uharteetara (Indonesia), Marokora, Greziako errefuxiatuen kanpamenduen errealitatera eta Euskal Herriko txoko desberdinetara hurbiltzeko aukera paregabea!

Gaurkoan Jon Gilek “Malkoak baino gaziago” izeneko aurkezpena eskainiko du, udan Euskal Herriko kostaldeko txoko desberdinetan hartutako irudien bidai poetikoa, alegia.  Aurkezpena Gauekoakekin elkarlanean antolatua, Itziar Elkarteen Etxean izango da (Zalburu plaza z/g).

Argazki erakusketa urriaren 5etik azaroaren 1era arte egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko bigarren solairuko klaustroan.

Jon Gil

“Malkoak baino gaziago”: Badira hogei urte Jon Gilen amak uretan murgilduarazi zuenetik. Badira bost urte gutxienez oporrak bidean galdu eta bidea opor bihurtu zuenetik ere bai. Beti ur bila. Malkoak gozatu egiten dituen uraren bila. Badira hainbat urte ere zeintzuetan bere burua beldurren armairuan gordeta gogoratzen duen: lehor, apal, jeloskor. Baina beldurrak batu zituen, erraietan josi, eta berpiztu zen olatuen kontra (edo bere alde) jolasteko. Itsasotik ihes egiten zuen ume horri, ezkatak marraztu zizkion eta uretara bultzatu zuen; gupidarik gabe. Ordutik, ezin izan du itsasotik atera. Unatuta egonda ere, drogarik gogorrena du ur gazia. Batera, berrogei mila metro aldera igeri egiten ditu udaro, hondartza batetik bestera igerian: Lekeitio, Mutriku eta Deba, Bilbo eta Santurtzi, Ondarru, Donosti, Getaria eta Zarautz,Hondarribi, Zumaia edo Bermeo. Denetan, helmuga da helburua. Baina ez hori bakarrik; lagunak, familia, … kilometroen atzean beren egunak zurekin partekatzen dituzten horiek. Kaleak, herriak, ezezaguna … bideak eta bidaiak. Oinatzen gainean jazotzen diren istorioak. Badira urteak, udako igerialdiak arkatzez marrazten dituela istorio berriak osatzeko. Zuri-beltz. Koloreak bere burmuinean gordetako altxor preziatuenak dira.

ZOZKETA: Erakusketa ikustera eta aurkezpen publikoetara doazenen artean Durango inguruko Garaiko Landetxean bi pertsonentzako gau bateko egonaldia eta gosaria zozkatuko da (denboraldi baxuan, zubietatik eta udatik kanpo). Zozketan parte hartzeko erakusketan eta aurkezpenetan eskuragai egongo diren eskuorria bete beharko da. Zozketa azaroaren 2an izango da.