Magia Parrastan

urtarrila
04
osteguna
12:00
2018
Vitoria-Gasteiz

Gabonetan Jai zikloaren azken saioan Imanol Ituiño magoa bisitan etorriko zaigu Magia Parrastan ikuskizunarekin.

Ikuskizunaren amaieran Alde zaharreko zirko handiaren  kideek malabare tailer labur bat egingo dute.

Zer da, txori bat? hegazkin bat? Superman? Ez! Magia parrastan da!

Baina… zer ote da Magia parrastan? Horixe da ikuskizun honetan ikusiko duzuena, magia parrastan, etengabe, a tutiplen! Kartek, bolatxoek, sokek, agerpenek eta desagerpenek hartuko dute protagonismoa. Espektakulu partehartzaile, dinamiko eta magikoa. Espektakulu familiarra, guraso eta seme-alabentzako aproposa!.

Ikuskizuna 6-12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Ateak 11:45ean irekiko dira.

Parte hartzeko gonbidapenak Oihanederren harreran egongo dira eskuragai abenduaren 11tik 28ra. Pertsona bakoitzeko gehienez 4  gonbidapen banatuko dira: 2 ume + 2 laguntzaile. Gonbidapenak agortuta.

Umeek gurasoak edo beste heldu batek lagunduta egon behar dute. Euskaraz.