Ma vie de Courgette Claude Barras, 2016, Suitza

urria
03
asteartea
20:00
2017

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin proiektatuko dira, hileko lehenengo astearteetan. Aurten ohi baino ordubete beranduago eskainiko dira, arratsaldeko 20:00etan.

Gaurkoan Ma Vie the Courgette  (Claude Barras, 2016, Suitza & Frantzia) filma proiektatuko da.

Sinopsia: Courgette (“Kalabazin”) izen arraroa da 9 urteko mutiko batentzat; bere historia zeharo unibertsala da, ordea. Bere ama bat-batean hil ondoren, polizia atsegin baten lagun egin da Courgette: Raymond du izena, eta joan beharko duen harrera-etxera lagunduko dio, bere adineko beste mutiko batzuekin bizitzera. Hasieran, ahaleginduko da giro arrotz eta kontrako horretan moldatzen, baina Raymonden eta bere lagun berrien laguntza behar izango du besteak maitatzen eta haiengan konfiantza izaten ikasteko.

Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa.

Filmazpit Zineuskadi elkarteak  finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da eta Donostia Zinemaldia eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.