[GONBIDAPENAK AGORTUTA] Loving Vincent [12:00etan] +12 urte / Dorota Kobiela / 2017 / Polonia / 95’ / Ingelesez + euskarazko azpitituluak

urtarrila
05
Asteartea
12:00
Ortuño

Gabonak familia giroan euskaraz gozatzeko Gabon zinema ekimena jarri dute martxan Oihaneder Euskararen Etxeak eta Montehermoso Kulturuneak elkarlanean.

2021eko urtarrilaren 2tik 5era bitartean 4 filma ikusteko aukera izango dute etxeko txiki eta gaztetxoek. Ballerina, Printze Txikia eta Lur eta Amets filmak 3 urtetik aurrerako umeei zuzenduta daude; 3 filma hauek euskaraz izango dira. Loving Vincent, berriz, 12 urtetik aurrerako gaztetxoei zuzenduta dago eta jatorrizko hizkuntzan, ingelesez, proiektatuko da, euskaraz azpititulatua.

Gonbidapenak abenduaren 14tik aurrera eskuratu beharko dira ohiko bideak erabilita.

Sinopsia: Margolan bizidunez osatutako lehen film luzea, Van Goghen omenezko film bat da. Fotograma bakoitza olio gainean margotutako koadro bat da, Vincentek berak margotuko zukeen bezala. 56.800 fotogramaz osatuta dago, banan-banan margotuak izan direnak, hainbat urtetan margolari bikain ugarik, guztiak Van Goghen arte eta estilo magistralean inspiratuak…

Adin gomendatua: 12 urtetik gora

Ingelesez, euskarazko azpitituluekin

Gainerako emanaldiak

GONBIDAPENAK

  • 2 modu daude gonbidapenak eskuratzeko:
  • Telefonoaren bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman ere sartuko dira.
  • Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak abenduaren 14tik aurrera jarriko dira eskuragarri, goizeko 9etan.
  • Lagun bakoitzak 4 gonbidapen bakarrik eskuratu ditzake.
  • 12 urtetik beherakoak helduek lagunduta joan beharko dute.
  • Aforo mugatua.

OHARRAK

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira.
  • Ateak 15 minutu lehenago irekiko dira.
  • Jarduera hasi eta 10 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.

ANTOLATZAILEAK: Oihaneder Euskararen Etxea eta Montehermoso Kulturunea.

Filmazpitekin elkarlanean.