LOU Usua Garin, Andrea Lopetegi & Izotz Barrio, 2018, Euskal Herria

uztaila
02
asteartea
19:30
2019
Ortuño aretoa

Kortxeak & Krispetak zikloak bost urte betetzen dituen honetan, 3 ikus-entzunezko eta kontzertu batez gozatzeko aukera izango dugu.

Gaurkoan Lou, dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian dokumentala proiektatuko da, kasu honetan Oihaneder barruan.

Izotz Barrio zuzendariak aurkeztuko du dokumentala eta filmaren ondoren solasaldia eskainiko du.

Lou Olangua euskal rockak 80ko hamarkadan izan zuen aurrenetariko emakume ahotsa izan zen. Humedecidos, Ok Korral edota Las lagartas taldeetako abeslaria izan zen Lou. Baina ahots bat ez ezik, indarra ere erakusten zuen oholtza gainean, bere jarrera eta itxurarekin. Probokatzaile bat zen.

Dokumental honetan 80ko hamarkadan emakumeek izan zuten lekuaz, euskaraz eta, estetikaz gain, jarrerak izan zuen garrantziaz hitz egiten da. Sozialki eta kulturalki apurtzailea izan zen erreferente batez.

Fitxa teknikoa:

  • Zuzendaria: Usua Garin, Andrea Lopetegi eta Izotz Barrio
  • Urtea: 2018
  • Iraupena: 59 minutu
  • Herrialdea: EH