[GONBIDAPENAK AGORTUTA] Lorea Egin Leku! musika deialdia

urtarrila
21
osteguna
19:00
2021
Ortuño

Irailean Deñe eta azaroan Aitor Regueiro Oihanederren gurekin izan ondoren, orain Lorearen txanda da. Egin Leku! deialdiko hirugarren kontzertua eskainiko du berak.

Oso gazte hasi zen jendeaurrean bakarka abesten eta lagunekin kontzertu akustikoak ematen. Gerora, zenbait abesti propio sortu zituen, eta musikarekin erlazionatutako proiektu txikietan hartu zuen parte.

Azken urteetan, AZALERA taldeko abeslari izan da: rock estiloko musika egiten zuen talde honek, bestelako generoen eraginekin. Taldea desegin ostean, abesti berriak sortzeari ekin zion, eta folk rockaren esparruan mugitzen da egun, nahiz-eta oraindik bere estilo propioa sortzen dabilen.

Ekimen honek Musikari – Euskal Herriko Musikari Elkartearen laguntza jasotzen du.

GONBIDAPENAK:

Gonbidapenak agortuta.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, GONBIDAPENAK AURREZ ESKURATU beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako EMANALDIA BAINO ASTEBETE lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 10 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.