Le Nouveau Rudi Rosenberg, 2015, Frantzia

abendua
04
asteartea
19:00
2018
Betolaza aretoa

Gaurkoan Le Nouveau filma proiektatuko da (Rudi Rosenberg, 80’, 2015, Frantzia).

Sinopsia: 14 urteko Benoit mutikoak herria utzi du, Parisera bizitzera joateko. Lehen eskola eguna uste baino zailagoa gertatuko zaio eta berehala bakarrik sentituko da. Egun batean, Johanna, suediar ikaskide berria helduko da eskolara eta hura arazorik gabe koadrila ezagunenean sartuko da. Benoitek, osabaren  aholkuak jarraituz, etxean antolatuko duen festara gonbidatuko ditu ikaskide guztiak. Aukera paregabea izango da bere burua ezagutzera eman eta, bide batez, Johannarengana gerturatzeko.

Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa

11 Ber Bi Festibalaren barruko ekitaldia.