Le Grand Cahier (Koaderno handia) János Szász, 2013, Hungaria

abendua
13
asteartea
18:45
2016

koaderno-handiaZinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa.

Filmeak hilean behin, astearteetan, proiektatuko dira. 18:45ean filmeen aurkezpena egingo da eta 19:00etan proiekzioari ekingo zaio.

Gaurkoan, urritik abendura bitartean munduko gatazkak protagonista dituen blokearen barruan, “Le Grand Cahier” (János Szász, 2013, Hungaria) filma proiektatuko da. Jatorrizko hizkuntza: hungariera eta alemana.

Sinopsia: Bigarren munduko gudaren azken urtean, gatazkaren izugarrikeriengatik etsita, ama batek bere seme bikiak landara eramango ditu, amonaren etxera. Bi anaiak, eroso bizi zirenak, segituan ohartuko dira helduen munduan bizirauteko modu bakarra sentimendurik ez izaten ikastea dela. Ikusten duten guztia libreta batean apuntatuko dute, “Koaderno handia” izenarekin bataiatuko dutena. Idazteko garaian kode zorrotz bati eutsiko diote: prosa zehatza izango da eta emoziorik gabea.

Filmazpit_esk_2 Filmazpit_esk_1Bigarren blokean emakume zuzendari gazteen ikuspegitik sortutako filmeen txanda izango da, urtarriletik martxora bitartean. Apiriletik ekainera giza eskubideen urraketa ardatz dituzten lanak emango dira.

Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da eta Donostia Zinemaldia eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.