L’Atelier Laurent Cantet, 2017 - Frantzia

urtarrila
12
asteartea
19:00
2021
Betolaza

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 19:00etan proiektatuko dira.

Urteko lehenengo saioa urtarrilaren 10ean ospatzen den “Integrazioaren Nazioarteko eguna”-ri lotuta dago. Laurent Cantet zuzendutako L’Atelier filma eskainiko dugu.

Sinopsia: La Ciotat, Frantzia. Antoinek idazketa-tailer batean parte hartzea onartu du. Tailer horretan gazte talde batek gizarteratze-programa baten barruan eleberri bat idatzi behar du Olivia idazle ospetsuaren laguntzarekin. Tailerreko lanaren ondorioz hiriko langile-iragana eta duela 25 urte itxitako ontziola ekartzen da gogora baina Antoineri ez zaio batere interesatzen. Egungo kezketan murgilduta aurka egiten dio taldeari eta Oliviari. Gazteak erakusten duen indarkeriak ikaratu eta erakarri egiten du eleberrigilea.

Fitxa

  • Jatorrizko izenburua: L’atelier
  • Zuzendaria: Laurent Cantet
  • Aktoreak: Marina Foïs, Matthieu Lucci, Warda Rammach, Issam Talbi, Florian Beaujean
  • Herrialdea: Frantzia
  • Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa
  • Iraupena: 114 minutu
*Aurrerakin hau gaztelaniazko azpitituluekin dago.

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira; horretarako jarduera baino astebete lehenago irekiko da aukera:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    1. *E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    2. **Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.

*Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.

*Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.

*Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 10 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.