La belle saison Catherine Corsini, 2015, Frantzia

martxoa
06
asteartea
19:00
2018
Vitoria-Gasteiz

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 19:00etan proiektatzen dira.

Gaurkoan La belle saison (Catherine Corsini, 105’, 2015, Frantzia) filma proiektatuko da.

Sinopsia: Paris, 1971. Delphine, baserritar jatorrikoa, Parisera doa familiaren menpetik ihes egin eta ekonomikoki emantzipatu nahi duelako. Carole, paristarra bera, Manuelekin bizi da eta feminismoaren printzipioak defendatzen ditu sutsuki. Delphin eta Carolek elkar ezagutzen dute eta euren arteko amodio-historiak bizitza aldatuko die.

Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa

Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da eta Donostia Zinemaldia eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.