Kultura eta artea, haur guztien etxe

abendua
28
osteguna
11:00
2017

Haurren Arterako eta Kulturarako eskubideen gutuna izeneko erakusketaren barruan haur eta familiei zuzendutako bi tailer antolatu dira. Ikertze kultur elkarteak gidatuko ditu tailerrok.

7 urtetik aurrerako haurrentzat eta euren familientzat diseinatutako tailer hauetan haurren artea eta kulturarako eskubideen aldeko apustua akzio bilakatuko da. Sormena aske utziko dugu paper, letra eta pinturekin etxeak sortuz. Jolasaren bitartez eta helburu nagusi bezala dibertitzea izanik.

Artearekiko hurbiltze saiakera honetan nahi duen orok parte hartzeko aukera eskaintzen dizuegu.

Imajinaziotik abiatzen den ordu beteko bidaia, adieraziz, taldean lan eginaz, haurren  eskubideen aldeko erreklamo saiakera honetara gehituz.

Lehen tailerra 11:00etan izango da eta bigarrena 12:30ean. Bien edukia berdina da.

  • Izena emateko: hemen
  • Izena emateko azken eguna: abenduak 26
  • Doakoa. Lekuak bete arte

Anima zaitezte!