Folk-rocka lorategian eta harresian

uztaila
03
ostirala
21:30
2015
uztaila
17
ostirala
02:00
2015

uztailak 10_webKortxeak & krispetak uztaileko lehen hiru ostiraletan, uztailak 3, 10 eta 17, musika eta zinema  uztartuko dituen zikloa da.

Arratsalde-gau partean Falerina lorategian musika zuzenean egongo da eta gauerdian (00:00) elur zuloaren alboko harresian, entzundako musika motarekin lotura zuzena duen pelikula proiektatuko da. Filmak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiektatuko dira. Sarrera librea da.

 Uztailaren 3ko giroa ederra izan zen.

Folk-rocka lorategian eta harresian

Gaurko egunak folk-rocka du ardatz. Falerina lorategian John Berkhout taldeak joko du  21:30ean.  00:00etan Searching for sugar man filma proiektatuko da harresian.

John Berkhout

John Berkhout_webJohn Berkhout Oiartzungo bost gaztek osaturiko taldea da. Bere partaideak Ekain Perez (Ahotsa, Gitarra), Eneko Lusar (Gitarra), Mikel Alonso (Baxua), Ander Lizaso (Teklatuak, Klarinetea) eta Iñigo Goñi (Bateria, Perkusioak), haurtzarotik lagunak, elkarrekin hezi eta etapa nahiz estilo musikal ezberdinak ezagutzera eraman dituen abentura batean murgildu dira.

John Berkhout natura, nostalgia eta zentzumenak uztartuz, folk, rock, psikodelia edo indie musikaren ildotik eginiko bidaia bat dela esan daiteke. Taldearen lehen lanak harrera oso ona izan du kritika eta entzuleen artean.

Dagoeneko urte bat baino gehiago igaro da diskoa kaleratu zutenetik eta hainbat zuzeneko egin ostean, taldeak ikuskizun sendo eta originala osatzea lortu du. Proiekzio eta argi joko ezberdinekin ikus-entzunezko esperientzia ahaztezina eskaini ohi dute antzoki nahiz areto ezberdinetan.

Searching for sugar man

sugar-man__140513220652-1Malik Bendjelloul. 2012.

Searching for Sugar Man Erresuma Batua eta Suedian  ekoiztutako dokumentala da. Pelikulak Sixto Rodriguez musikariaren bizitza azaltzen du. Horretarako, musikariaren Hego-Afrikako bi jarraitzaileek egindako ikerketan oinarritu zen zuzendaria. Rodriguezen musika AEBetan ez bezala oso ezaguna bihurtu zen Hegoafrikan eta Australian 1970eko hamarkadan.

Beste sari batzuen artean, dokumentalak 2012an Oscar saria eta BAFTA irabazi zituen.

Kortxeak & krispetak egitarau osoa:

kortxeak dina3_web