Kirikiñolandiako Titiriteroak

urtarrila
04
asteazkena
12:00
2017

urtarrilak-4“Gabonetan jai” zikloaren azkeneko saioan Zurrunka antzerki taldearen “Kirikiñolandiako Titiriteroak” ikuskizuna egongo da 12:00etan.

Zapa eta Domeka, herriz herri  eta hiriz hiri ibiltzen diren  titiritero bikote bat da. Baina gaurkoan, ezingo dute haien  emanaldia gauzatu, txotxongiloak, betiko istorioaz aspertuta eta nekatuta, matxinatu egin zaizkie. Eta orain, zer? Lasai, Maskarpone eta Kapri txotxongiloek, ikuskizuna aldatuko duen sorpresa polit bat prestatu baitute. Beraz, itzali argiak, zabaldu errezelak… itzalak, dantzan hastera doaz eta!

Ikuskizuna 3-12 urte bitarteko umeei zuzendutakoa da.  Ateak 11:30ean irekiko dira.

* Sarrera doakoa izango da lekuak bete arte // Umeek gurasoak edo beste heldu batek lagunduta egon behar dute.

gabonetanjai2017_web